


Hona hemen gure azken Berdintasunaren Aldeko Planaren jarduera!!!
Agentziako mahai guztietan berdintasunaren aldeko konpromisoa egutegi honekin adierazi nahi dugu!
Konpromisu hau martxan ipini eta zabaldu nahi dugu.
- Emakumeak eta gizonak agerraraziko dituen hizkuntza erabili.
- Off-eko mezuetan, emakume eta gizonen ahotsak erabili, bereziki mezu horiek segurtasuna adierazi edo aholkuak eman behar dituztenean.
- Irudiak erabiltzean, gizon eta emakumeen arteko oreka bermatu.
- Giza-gorputza erabili soilik saldu nahi den produktu edo zerbitzuarekin zerikusia duenean. Edonola ere, gizon eta emakumeen gorputzak beti era orekatuaz erabili.
- Emakumearen aniztasuna eta dibertsitatea islatu, bai itxura fisikoari zein gizarteko funtzioei dagokienez.
- Emakumea lan-munduan ikusarazi, era askotako lanbideetan eta estereotipoak kontuan hartu gabe.
- Emakumea gizonarekiko mendetasunik gabe islatu, erabakiak hartzen eta garrantzia sozialeko eremuetan.
- Gizon eta emakumeak tradizionalki ukatu izan zaizkien eremuetan islatu.
- Emakumeei eskaini tradizionalki gizonari zuzendu izan zaizkion produktuak.
- Neska-mutil eta gazteei zuzendutako kanpainetan, irudiak, ahotsak, eremuak eta ekintzak aniztasunez islatu, aurrez esandakoaren bidetik.
- Irudiek eta mezuaren mamiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioak aintzat hartzen dituztela bermatu.
Menéame 
Technorati:
publizitatea
GBookmarks:
marcar