2010/12/30
2010/11/30
Zilarrezko BIKAIN Ziurtagiria

Abenduak 3 - Euskararen nazioarteko eguna
Berehala Euskararen nazioarteko eguna dela-eta Zilarrezko BIKAIN ziurtagiria lortu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Guk dakigunez, Bizkaiko lehen publizitate agentzia gara ziurtagiri hori lortzen. Diploma horren bidez, enpresako barne harremanetan, zein gure hornitzaile eta bezeroekin euskaraz lan egin dezakegula ziurtatzen da. Baita irudi korporatiboari dagokionez ere, gure markaren aplikazio guztiak bi eletan garatuta daude.
Azaroaren hasieran, ziurtagiria eman ziguten Donostiako Kurtsaalean. Diplomak banatzen Industria eta Kulturako sailburuak diren Bernabé Unda eta Blanca Urgell, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Lurdes Auzmendi, izan ziren.
Guretzat euskararen eguna, egunero da.


2010/09/22
Txoritxu berria
Txoritxu urdina gustatzen bazaizue, ziur nago ikusi duzuela bere itxura berria. Nire ustez aplikazio berria erosoagoa da, eta baita politagoa ere.
Beste aldetik, marka berria gustatzen zait. Argiagoa. Sinplifikazioak beti dira onak.
Horretaz gain, hemen duzue bideo bat.
Eta oraindik twitter-zaleak ezbazarete, aurrera!


2010/06/14
Publifutbola (2)
Agian ikusi duzue antzeko spota. Baina hau, munduko txapelketari lotuta dago, nola ez bada.
Zuzena, argia eta azkarra, Googlearen gaitasunak gogoratzeko.


2010/06/08
Publifutbola (1)
Blog hau aprobetxatuz zuekin konpartitu nahi ditut hainbat spot. Marka handiek egiten dituzten spotak, alegia. Batzuk ez ditugu inoiz ikusiko hemengo telebistetan, eta oso aukera ona da pelikula apartak dastatzeko.
Hasteko, Nokiak egin duen spot berezi hau erakutsiko dizuet. Oso koreografia arrunta eta xehetasun txikiaz beteriko spota da. Hau ikusi eta gero, nor ausartuko ote da futbolineko maisu-maistra dela esatera?


2010/05/04
Argia ikusiko ez duen beste kanpainatxo bat

Gure sektore honetan oso ohikoa da konkurtsoetan lan ordu pilo bat sartzea, medioen plangintza eta aurrekontuak prestatu behar izatea eta azkenean alperrik... kajoian geratzen den beste proiektu bat besterik ez. Argia ikusten ez duten proiektu asko geratzen zaizkigu apalategietan. Gaurkoan, horrelako bat erakutsi nahi dizuet
Itzulpena, betiko moduan, ez da kontu erreza izan baina tira, pozik geratu ginen aurkeztutako eredu birekin.





2010/02/02
Liburu desplegableak

