Futbola eta publizitatea gustatzen zaizkigunontzat, orain bizi dugun momentua primerakoa da. Komunikabide guztiak, futbola eta publizitatez gainezka daude. Bai telebistan, bai egunkarietan, ez dugu aspertzeko astirik.
Blog hau aprobetxatuz zuekin konpartitu nahi ditut hainbat spot. Marka handiek egiten dituzten spotak, alegia. Batzuk ez ditugu inoiz ikusiko hemengo telebistetan, eta oso aukera ona da pelikula apartak dastatzeko.
Hasteko, Nokiak egin duen spot berezi hau erakutsiko dizuet. Oso koreografia arrunta eta xehetasun txikiaz beteriko spota da. Hau ikusi eta gero, nor ausartuko ote da futbolineko maisu-maistra dela esatera?
Doble Sentidoren inguruan gehiago jakin nahi baduzu...
Publizitatea eta komunikazioan diharduen agentzia gara. Orain 20 bat urte hasi ginen lanean Bilboko gure egoitzan, halere talde gaztea gara eta teknologi berriekin konprometituak.
Egiten ditugun gauzak ikusi nahi badituzu gure webgunea bisitatu