2011/11/24

Gazta eta ardo dastaketa atzo iluntzean



Lanetik irten ondoren plan ederra genuen atzo, metroa hartu eta Erromoko Gure Etxea tabernan Otxandioko Kerexara gazta eta Luberri ardoaren dastaketara joan ginen. Bat zein bestea, ezin hobeak... zalantza barik.
Lotura honetan informazioa eta argazkiak.


llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2011/05/31

Euskalterm berria eta 14 hiztegi terminologikoren aurkezpena atzo Euskaldunan

Mikel Martinez eta Patxo Telleriak hasiera eman zioten atzo arratsaldean Euskalduna Jauregian aurkeztu ziren 14 Hiztegi Terminologikoen eta Euskalterm bertsio berriaren aurkezpen ekitaldiari. Bertan, aipaturiko aktoreaz gain IVAPeko zuzendaria Enkar Etxezarra, Hizkuntz Politikarako Sailburuordea, Lurdes Azurmendi, eta Blanca Urgellek, Kultura Sailburuak egitasmoa hauen nondik norakoak azaldu ziztuzten.
Ekitaldiaren kudeaketa, diseinua eta produkzioa Doble Sentido agentziatik bideratu dira.









llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2011/03/17

Etxepareren AT ikuskizuna


Asteartean Etxepare instituaren babespean, At ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen Arriagan izan ginenok. Bertan 25 aktorek, beste hainbesteren idazleen testuei ahotsa eman zieten, musika eta dantzari aparten laguntzarekin. Fernando Benuesek zuzendatutako sortze lan bikaina Etxepare Institutuari ibilildide luze eta oparoari hasiera emateko.
Doble Sentidok euskarri grafiko batzuen sorkuntzan eta gonbidapenen kudeaketan partu hartu du. Jalgi hadi mundura!



llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2011/01/31

Non dago Leia printzesa?


Denboralditxo bat da zenbait kanaletatik euskaltelek friki kuadrila batekin bonbardeatzen gaituela (telebistan, prentsa idatzian eta markesinetan behinik behin). Iragarki sinpatikua, lau protagonista xelebrerekin.
Baina euskalteleko publiko objetiboaren artean, ez da neskarik? Egileei ez zitzaien bururatu lau protagonistetatik bat emakumezkoa izan zitekeela? Printzesa ala ez, protagonismo apur bat izatea...
Guk ere interneteko faktura ordaintzen duguko.

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2011/01/28

Publizitatearen egunean, Hazi egingo gara!

Publizitatearen eguna dela eta, haziz betetako gutunazal bat bidali dugu lore-ontzi batean sar dezazuen, klima-aldaketari aurre egin diezaiogun.

Nola egin, erraza da:

Lehenbizi papera zatitxoetan egin lore-ontzian sartzeko

Ondoren, zohikatzetan sartu

Ureztatu

Leku eguzkitsu batean utzi, ureztatu eta hilabete itxaron.

Azkenik, gozatu loretxo hauen usain eta koloreaz




llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2011/01/12

Rio 2016



Kalean da jada Rion antolatuko den olinpiadetako logoa. Eta urte berriari hasiera emateko aitzaki polita izan daitekela iruditu zait.

Brasilgo agentzia batek [Tátil] egin du marka hau, konkurtsoa irabazi eta gero.

Nire ustez marka dotorea da eta garapen haundikoa gainera. Diseinu eta publizitate mailan brasildarrak oso gauza interesgarriak lantzen dituztenez, gertutik jarraituko dugu olinpiadetako irudiaren garapena.

Marka nola egin duten ikusteko, sartu agentziaren webgunean.

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2010/12/30