2010/06/14

Publifutbola (2)

Berriro ekartzen dizuet hona, beste marka famatu baten spota. Ordenagailu aurrean lan egiten dugunontzat, guztiz ezaguna zaigun laguna, Google alegia.

Agian ikusi duzue antzeko spota. Baina hau, munduko txapelketari lotuta dago, nola ez bada.

Zuzena, argia eta azkarra, Googlearen gaitasunak gogoratzeko.



llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2010/06/08

Publifutbola (1)

Futbola eta publizitatea gustatzen zaizkigunontzat, orain bizi dugun momentua primerakoa da. Komunikabide guztiak, futbola eta publizitatez gainezka daude. Bai telebistan, bai egunkarietan, ez dugu aspertzeko astirik.

Blog hau aprobetxatuz zuekin konpartitu nahi ditut hainbat spot. Marka handiek egiten dituzten spotak, alegia. Batzuk ez ditugu inoiz ikusiko hemengo telebistetan, eta oso aukera ona da pelikula apartak dastatzeko.

Hasteko, Nokiak egin duen spot berezi hau erakutsiko dizuet. Oso koreografia arrunta eta xehetasun txikiaz beteriko spota da. Hau ikusi eta gero, nor ausartuko ote da futbolineko maisu-maistra dela esatera?



llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar