2009/11/23

Jarri txertoa. Seguruena da


Oe oe.... oeeeeeeeeeeee... oeeeeeeeeeeeeeeeee. oeeeeeeeeeeee.......... oeeeeeeee.......
Doble Sentidon oso pozik gaude, Osakidetzaren azken lehiaketa irabazi dugulako. A gripearen txertxoa jartzeko kanpaina egin dugu, eta aste honetan edonon ikus diketzagu.

Orain behintzat subidoiaz gaude, denok dakigu gaur egun lehiaketa bat irabaztea gero eta zailago dela, horrexegatik AUPA DOBLE SENTIDO!!!!!AUPA NIRE LANKIDEAK!!!

Oharra: Postaren argazkia ez da oso profesionala, mobilarekin atera nuen eta!. Kartela dotore-dotore ikusi nahi baduzu, kliklatu erderazko bertsioan, Ainarak egindako argazkia agertzen baita (askoz txukunago).

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/11/09

Guinnessek konpontzen du mundua



Guinnessek, garagardo marka famatuak, bere azken spota aurkeztu du.
"Claim" berri bat estreinatu du, Bring it to life, eta indar gehiago emateko produkzioari, "The Lord of the Rings / El Señor de los Anillos" filmearen dekoratuak sortu zituen disenatzailea (Grant Major) eta "The Dark Knight / El caballero oscuro"-ren argazki zuzendaria (Wally Pfister) kontratatu ditu.

Izugarrizko ekoizpena, 90 segunduko iraupena duen pelikulatxoa iragartzeko.

Goza ezazu hemen!

Delicious |Digg|Reddit|StumbleUpon|Twitter|Feeds RSS|Menéame |

2009/11/05

sorpresa galanta!


Aurreko astean nire lehenibiziko hitzaldia eman nuen (30 + 10 jardunaldiak IMHn) eta pentsatzen nuena baino oiartzun dezente gehiago izan du. Bilboko publizitate agentzien azaleko azterketa bat ematea nuen helburu, sektorea bera ezagutzeko datu batzuk azaldu eta azkenik, euskaraz funtzionatzearen apostua zergaitik hartu zen e.a. Izan ere, pretensio haundirik gabe joan ginen, klase magistralak emateko jaioak ez garelako eta gure lana beste bat delako. Amaieran "ehiztariarena" eta beste xelebrekeri batzuk jarri nituen giroa apur bat berotzearren eta hau sorpresa, bertan zegoen itzultzaile batek ederto animatu zuen kontua eta hor hasi ginen ea patata beroa non ote dagoen.

Bada lehen esan dudana, lehenbizikoa izateko, ez dago txarto!

Delicious Digg Reddit StumbleUpon Twitter Feeds RSS Menéame