2009/04/30

Packaging adibide deigarri bat


Pasa den larunbatean, asteroko erosketak egiten ari nintzenean, ardo botila multzo batek harritu egin ninduen.

Eskilerapekoa izan arren, etiketa deigarrien jantzia. Etiketa hauek kolore bizikoak ziren, ardo motak ondo desberdintzeko modukoak.
Merlot, Tempranillo, etabar.
Larrosa, urdina, oria...
Eta beste ardo marken artean oso ondo ikusten ziren, helburua lortuta!.


Besterik ez, egunero zerbait deigarria ikus dezakegu, begiak zabalik edukitzea nahikoa da eta!!!

Euro bakarreko botilak, ze ote den barruan!!!!



llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/04/07

Doble Sentidokook Korrikan!


Pasa den ostiralean Doble Sentido eta Inveskook 1966. km korritu genuen euskararen aldeko lasterketaren 16. edizio honetan. Aurrekoetan bezala, parte hartzea eta lekukoa eskuartean izateak posez bete gintuen, ohore handia baita AEKk bi urtetik behin martxan jartzen duen karrera erraldoiaren korrikalariak izatea. Emozionantea oso.... begiratu argazkiak!










llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/04/03

Denok Korrikara!!

Kaixo Lagunok!!!

Arratsaldeko 5etan Erromon!!!

Etorri gurekin Korrika egitera!!


ONGI ETORRI, zueie ere!!


http://www.korrika.org/


llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publicidad lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/04/02

Berdintasunaren aldeko konpromisua

Hona hemen gure azken Berdintasunaren Aldeko Planaren jarduera!!!

Agentziako mahai guztietan berdintasunaren aldeko konpromisoa egutegi honekin adierazi nahi dugu!

Konpromisu hau martxan ipini eta zabaldu nahi dugu.

- Emakumeak eta gizonak agerraraziko dituen hizkuntza erabili.

- Off-eko mezuetan, emakume eta gizonen ahotsak erabili, bereziki mezu horiek segurtasuna adierazi edo aholkuak eman behar dituztenean.

- Irudiak erabiltzean, gizon eta emakumeen arteko oreka bermatu.

- Giza-gorputza erabili soilik saldu nahi den produktu edo zerbitzuarekin zerikusia duenean. Edonola ere, gizon eta emakumeen gorputzak beti era orekatuaz erabili.

- Emakumearen aniztasuna eta dibertsitatea islatu, bai itxura fisikoari zein gizarteko funtzioei dagokienez.

- Emakumea lan-munduan ikusarazi, era askotako lanbideetan eta estereotipoak kontuan hartu gabe.

- Emakumea gizonarekiko mendetasunik gabe islatu, erabakiak hartzen eta garrantzia sozialeko eremuetan.

- Gizon eta emakumeak tradizionalki ukatu izan zaizkien eremuetan islatu.

- Emakumeei eskaini tradizionalki gizonari zuzendu izan zaizkion produktuak.

- Neska-mutil eta gazteei zuzendutako kanpainetan, irudiak, ahotsak, eremuak eta ekintzak aniztasunez islatu, aurrez esandakoaren bidetik.

- Irudiek eta mezuaren mamiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioak aintzat hartzen dituztela bermatu.








llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar