2009/01/23

Urtarrilaren 24a Publizitatearen eguna

Urtero bezala Doble Sentidoren bezeroek oparitxo bat jaso dute egunotan Publizitate eguna elkarrekin ospatzeko. Post hau opariari omen da…

Gure inguruan dauden gauzak eta objetuak guk erabakitzen dugun biziraupena izan dezakete. Publizitatearen eguna dela eta, jaso duzun Berezko sormeneko ur botilak adibidez, beste erabilera asko izan ditzake. Astia eta gogoa izanez gero, hona hemen aukera batzuk.

Doble Sentidotik hainbat ideia aurreratu nahi dizkizugu, begiratu adibidez zernolako gauza bitxiak diseinatu dituzten Ryterdesign-ekoek plastikozko PET botilen zatiekin.


Kandel-euskarriak




Diru-poltsa



Aldizkariak gordetzeko



Potoa



Lorontzia


Ahozapien ontzia



Eta ur asko edaten dutenentzat... Begiratu Stuart Haygarth diseinatzaileak 5 litroko ur botilekin sortu duen lanpara. Baten bat prest halakorik egiteko?





Eragin bururari eta bererabili gure botilatxoa!
Komunikazio jasangarriaren alde!!!

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/01/14

iragarkiak playmobilekin

Internet ikaragarri da. Inoiz burutik pasatuko ez zaizkunak sarean daude, beste bati okurritu zaizkiolako, jakina. Gaur adibidez, jostailuen kontu bat begiratzen nengoela iazko loteriaren spota topatu dot baina playmobilekin eginda. Oso ondo dago benetan. Zuri beltez hasi eta kolorez amaitzen da, eskena guztiak ondo dekoratuak, pertsonaiak bikain jantzita eta harrigarriena, baten bati bururatu egin zaiola eta astia izan duela lan guztia aurrera eramateko.


llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/01/08

Bus ateoa Bilbora etorriko?


Inoiz izan barik Catalunyako UAL (Unión de Ateos y Librepensadores)taldearen berririk eta hara non bus ateoaren kanpaina martxan jarriko dutela egunotan. Bartzelonako ez dakit zenbat busetan halako esaldia irakurri ahal izango da: seguruenik ez da Jaingoikorik izango, gozatu eta bizitzaz disfrutatu. Lehenbiziko aldiz ikustean irrifartxoa atera zait... gozatu egin dut ikustean, benetan. Ez zait kanpaina iraingarria iruditzen baina ikutzen duen gaia ikusita, akabo gurea. Euren webgunean azalpen guztiak datoz ez ordea, gotzainek eta abarrek esandakoak, kristonak eta bi, jakina.

Antza, Bartzelonatik Madrilera eroango dute eta batek daki Euskal Herrira iristerik ote daukan. Orain ikusi egin behar zer nolako kontra-kanpaina ateratzen den.


llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar