2008/12/22

Bertso txapelketaren estetika

Larunbatean taloa eta txorixua jateaz gain, Bizkaiko bertsolarien txapelketan izan ginen, saio ederra benetan. BEC topera, jendea beti bezala gogotsu eta animotsu eta bertsolariak txapelaren presiopean baina bikain. Zenbat aldatu diren gauzak... bataz besteko adina nabarmen jeitsi da (bai bertsolariena bai ikusleena) eta ekitaldiaren estetika ere oso bestelakoa da.


Finaleko eskenatokia oso polito jarrita zegoen. Bertsolariak aulki arruntetan jezarrita betiko lez eta atzekaldean hainbeste gustaten zaigun pantaila erraldoia, lehen planoak ondo baino hobeto ikusteko. Atzekaldean eta albo bietan, kanpainaren irudia izan diren borobil koloretsuak eskenatokitik lurreraino lerro bizia eraikitzen. Txukun-txukun jantzita zegoen taula eta susmoa daukat aurrekontu txikiaz sortutako lana izango zela, zorionak beraz...

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2008/12/19

Berdintasuna eta jostailuen publizitatea

Aurrekoan, gaueko ordu txikitan pelikula bat ikusten nengoela, hara non agertzen den Espainako ministerio batek saritutako iragarkia, puntomatic-ena hain zuzen ere. Saria, Berdintasunaren ingurukoa zen (ez dut zehatz mehatz gogoratzen zernolako azalpena ematen zuten), jarraian spota eta bukaeran berriz, ministerioaren logoa eta TVErena.



Aspaldiko iragarkia da, xelebre samarra.
Baina ez nator hona spota bera aztertzera, zergatik agertzen diren malla larrosadun mutilak e.a. Gehien harritu ninduena saria bera izan zen, batez ere ordu batzuk beranduxeago etxeko txikiek gabonetako marrazki bizidunak ikusten zituzten bitartean iragarki andana irentsi zituztelako. Inpresionantea benetan, jostailuak neskentzako edo mutilentzako dira, potean-potean baten bat aurautik kanpo geratzen bada ere.
Izan ere, neskentzako jostailuak hiru eremuetara mugatzen dira: panpinen mundua, etxeko lanak jostailu bihurtuta - arropa garbigailua...- eta norberaren irudia, hau da, ilea koloreztatzeko margoak, tatooak...
Mutilen aukerak beste era batekoak dira, kotxeak, eraikuntzak, heroeak...
Bitxia benetan gauez berdintasuna saritzea eta goizean guk geuk txikitan jaso genuen mezu berbera helaraztea.
Portzierto, ba al dago arropa-garbigailua ipintzen ez dakienik?

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar