2011/01/31

Non dago Leia printzesa?


Denboralditxo bat da zenbait kanaletatik euskaltelek friki kuadrila batekin bonbardeatzen gaituela (telebistan, prentsa idatzian eta markesinetan behinik behin). Iragarki sinpatikua, lau protagonista xelebrerekin.
Baina euskalteleko publiko objetiboaren artean, ez da neskarik? Egileei ez zitzaien bururatu lau protagonistetatik bat emakumezkoa izan zitekeela? Printzesa ala ez, protagonismo apur bat izatea...
Guk ere interneteko faktura ordaintzen duguko.

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2011/01/28

Publizitatearen egunean, Hazi egingo gara!

Publizitatearen eguna dela eta, haziz betetako gutunazal bat bidali dugu lore-ontzi batean sar dezazuen, klima-aldaketari aurre egin diezaiogun.

Nola egin, erraza da:

Lehenbizi papera zatitxoetan egin lore-ontzian sartzeko

Ondoren, zohikatzetan sartu

Ureztatu

Leku eguzkitsu batean utzi, ureztatu eta hilabete itxaron.

Azkenik, gozatu loretxo hauen usain eta koloreaz




llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2011/01/12

Rio 2016



Kalean da jada Rion antolatuko den olinpiadetako logoa. Eta urte berriari hasiera emateko aitzaki polita izan daitekela iruditu zait.

Brasilgo agentzia batek [Tátil] egin du marka hau, konkurtsoa irabazi eta gero.

Nire ustez marka dotorea da eta garapen haundikoa gainera. Diseinu eta publizitate mailan brasildarrak oso gauza interesgarriak lantzen dituztenez, gertutik jarraituko dugu olinpiadetako irudiaren garapena.

Marka nola egin duten ikusteko, sartu agentziaren webgunean.

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar