2009/12/30

bihar, azken eguna!!



Berriro ere urtea amaitzear eta betiko lez, azken momentuan, korrika eta presaka postala prestatzen. Nik dakidala, hemen inoiz ez dira gabonak zoriondu, bai ordea urte berria. Eta horrela tokatzen da gaurkoan, ea gustatzen zaizuen (musika ezagutu duzue???). Ondo pasau ta txintxo ibili!

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/12/17

futbola + diseinua



Futbol txapelketa nagusienak heltzen direnean, oso aukera onak dugu primerako lanak ikusteko.
Hona hemen UEFA-Euro 2012.erako egindako logotipoa. Nire ustez oso ondo dago. Eta aurkezpena askoz hobeto. Ikusi eta gozatu.

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

ondarrutarrak terriblik dis!


Mundiala. Biharrera etorri, korreoa zabaldu eta ondarrutarren bigarren kartela zain. Ez dago lanean hasteko modu hoberik. Irakurri osorik, ez daka desperdizizoik ta!

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/12/15

zorionak jez!


Bai euskarari saria jaso ta gero, gure zorionik beroena, benetan. Merezi duzue, lan bikaina egiten ari baitzarete. Segi horrela!


llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/12/10

A gripearen ezpain arrosak



Hemen duzue Espainiako Osasun Ministerioak egin duen A gripearen spota. Zenbait aholku ematen dizkigute pertsona batzuk, gaixotasuna ez pairatzeko antza. Oso spot formala da, ondo eginda... baina nik galdera bat egiten nahiko nuke: agertzen diren lagun guztiek zergaitik dituzte ezpain arrosak? Hor uzten dizuet galdera.

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/11/23

Jarri txertoa. Seguruena da


Oe oe.... oeeeeeeeeeeee... oeeeeeeeeeeeeeeeee. oeeeeeeeeeeee.......... oeeeeeeee.......
Doble Sentidon oso pozik gaude, Osakidetzaren azken lehiaketa irabazi dugulako. A gripearen txertxoa jartzeko kanpaina egin dugu, eta aste honetan edonon ikus diketzagu.

Orain behintzat subidoiaz gaude, denok dakigu gaur egun lehiaketa bat irabaztea gero eta zailago dela, horrexegatik AUPA DOBLE SENTIDO!!!!!AUPA NIRE LANKIDEAK!!!

Oharra: Postaren argazkia ez da oso profesionala, mobilarekin atera nuen eta!. Kartela dotore-dotore ikusi nahi baduzu, kliklatu erderazko bertsioan, Ainarak egindako argazkia agertzen baita (askoz txukunago).

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/11/09

Guinnessek konpontzen du mundua



Guinnessek, garagardo marka famatuak, bere azken spota aurkeztu du.
"Claim" berri bat estreinatu du, Bring it to life, eta indar gehiago emateko produkzioari, "The Lord of the Rings / El Señor de los Anillos" filmearen dekoratuak sortu zituen disenatzailea (Grant Major) eta "The Dark Knight / El caballero oscuro"-ren argazki zuzendaria (Wally Pfister) kontratatu ditu.

Izugarrizko ekoizpena, 90 segunduko iraupena duen pelikulatxoa iragartzeko.

Goza ezazu hemen!

Delicious |Digg|Reddit|StumbleUpon|Twitter|Feeds RSS|Menéame |

2009/11/05

sorpresa galanta!


Aurreko astean nire lehenibiziko hitzaldia eman nuen (30 + 10 jardunaldiak IMHn) eta pentsatzen nuena baino oiartzun dezente gehiago izan du. Bilboko publizitate agentzien azaleko azterketa bat ematea nuen helburu, sektorea bera ezagutzeko datu batzuk azaldu eta azkenik, euskaraz funtzionatzearen apostua zergaitik hartu zen e.a. Izan ere, pretensio haundirik gabe joan ginen, klase magistralak emateko jaioak ez garelako eta gure lana beste bat delako. Amaieran "ehiztariarena" eta beste xelebrekeri batzuk jarri nituen giroa apur bat berotzearren eta hau sorpresa, bertan zegoen itzultzaile batek ederto animatu zuen kontua eta hor hasi ginen ea patata beroa non ote dagoen.

Bada lehen esan dudana, lehenbizikoa izateko, ez dago txarto!

Delicious Digg Reddit StumbleUpon Twitter Feeds RSS Menéame

2009/10/21

Zorionak Vicente Paredes!


Gure lagunmina eta hornitzaile Vicente Paredesek publizitate sari bat irabazi du. "El naturalista" markarentzako argazkiengatik. Doble Sentidotik, bere jarraitzaileok zoriontzen dugu.




llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/10/08

Interbentzioak Bilbin

Adi egon asteburuan Bilbon egon behar baduzue. Gaurtik aurrera eta 17ra arte, BLV ART proiektua martxan jarriko da, kontu mordo bat. SPYkoak antza hemen izango dira, benetan bitxiak eta interesgarriak egiten dituztenak, ikusi euren orria.

































llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/10/02

Doble Sentidoko irudiak mahaigainerako

Mahaigainerako irudi berriak deskargatu!!!!

1280x1024

















1280x720















800x600



















llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/09/25

Doble Sentido Zinemaldian



Zinemaldian bertan hain zuzen ere ez, baina alfonbra gorriaren aurrean bai.
Atzo, ATEkoekin, gure lagun-bezeroekin, bazkaltzen izan ginen Zurriola aurrean. Oso egonaldi atsegina izan zen, eta nola ez, bazkaria ere primeran.
Eta kafetxoa eta gero, Kursaal ondora joan ginen, eta han, Brad Pitt bezala, argazkiak alfonbra gorrian. Egia esan, gain-gainean nahiko ezinezkoa zen, ondo gordeta baitute alfonbra delakoa. Hurrengo batean izango da.

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/09/07

Doble Sentidoko irudiak mahaigainerako

Dakizunez, emakume eta gizonen arteko berdintasunak, euskarak eta ingurumenak bereziko garrantzia dute Doble Sentidokoontzat. Gure konpromesuekin bat egin dezazun, hona hemen mahaigainerako sortu ditugun diseinuak.

800x600















1280x720













1280x1024
















llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/09/05

Faceboom!!






Gaur goizean nire Facebook-eko hasieran bideo hau aurkitu dut. Baregarria da Facebook-en bidez honako kanpaina motak aurkitzea, eman minutu pare bat ikusteko, merezi du eta!!

Facebook ezagutzen dugunontzat, barregarria eta ulertzen ez dutunentzat modu ederra berau ezagutzeko!



llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar