
Abenduak 3 - Euskararen nazioarteko eguna
Berehala Euskararen nazioarteko eguna dela-eta Zilarrezko BIKAIN ziurtagiria lortu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Guk dakigunez, Bizkaiko lehen publizitate agentzia gara ziurtagiri hori lortzen. Diploma horren bidez, enpresako barne harremanetan, zein gure hornitzaile eta bezeroekin euskaraz lan egin dezakegula ziurtatzen da. Baita irudi korporatiboari dagokionez ere, gure markaren aplikazio guztiak bi eletan garatuta daude.
Azaroaren hasieran, ziurtagiria eman ziguten Donostiako Kurtsaalean. Diplomak banatzen Industria eta Kulturako sailburuak diren Bernabé Unda eta Blanca Urgell, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Lurdes Auzmendi, izan ziren.
Guretzat euskararen eguna, egunero da.
Menéame
Technorati: publizitatea
GBookmarks: marcar

Bada lehen esan dudana, lehenbizikoa izateko, ez dago txarto!
Delicious Digg Reddit StumbleUpon Twitter Feeds RSS Menéame