Lanetik irten ondoren plan ederra genuen atzo, metroa hartu eta Erromoko Gure Etxea tabernan Otxandioko Kerexara gazta eta Luberri ardoaren dastaketara joan ginen. Bat zein bestea, ezin hobeak... zalantza barik. Lotura honetan informazioa eta argazkiak.
Mikel Martinez eta Patxo Telleriak hasiera eman zioten atzo arratsaldean Euskalduna Jauregian aurkeztu ziren 14 Hiztegi Terminologikoen eta Euskalterm bertsio berriaren aurkezpen ekitaldiari. Bertan, aipaturiko aktoreaz gain IVAPeko zuzendaria Enkar Etxezarra, Hizkuntz Politikarako Sailburuordea, Lurdes Azurmendi, eta Blanca Urgellek, Kultura Sailburuak egitasmoa hauen nondik norakoak azaldu ziztuzten. Ekitaldiaren kudeaketa, diseinua eta produkzioa Doble Sentido agentziatik bideratu dira.
Asteartean Etxepare instituaren babespean, At ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen Arriagan izan ginenok. Bertan 25 aktorek, beste hainbesteren idazleen testuei ahotsa eman zieten, musika eta dantzari aparten laguntzarekin. Fernando Benuesek zuzendatutako sortze lan bikaina Etxepare Institutuari ibilildide luze eta oparoari hasiera emateko. Doble Sentidok euskarri grafiko batzuen sorkuntzan eta gonbidapenen kudeaketan partu hartu du. Jalgi hadi mundura!
Denboralditxo bat da zenbait kanaletatik euskaltelek friki kuadrila batekin bonbardeatzen gaituela (telebistan, prentsa idatzian eta markesinetan behinik behin). Iragarki sinpatikua, lau protagonista xelebrerekin. Baina euskalteleko publiko objetiboaren artean, ez da neskarik? Egileei ez zitzaien bururatu lau protagonistetatik bat emakumezkoa izan zitekeela? Printzesa ala ez, protagonismo apur bat izatea... Guk ere interneteko faktura ordaintzen duguko.
Kalean da jada Rion antolatuko den olinpiadetako logoa. Eta urte berriari hasiera emateko aitzaki polita izan daitekela iruditu zait.
Brasilgo agentzia batek [Tátil] egin du marka hau, konkurtsoa irabazi eta gero.
Nire ustez marka dotorea da eta garapen haundikoa gainera. Diseinu eta publizitate mailan brasildarrak oso gauza interesgarriak lantzen dituztenez, gertutik jarraituko dugu olinpiadetako irudiaren garapena.
Berehala Euskararen nazioarteko eguna dela-eta Zilarrezko BIKAIN ziurtagiria lortu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Guk dakigunez, Bizkaiko lehen publizitate agentzia gara ziurtagiri hori lortzen. Diploma horren bidez, enpresako barne harremanetan, zein gure hornitzaile eta bezeroekin euskaraz lan egin dezakegula ziurtatzen da. Baita irudi korporatiboari dagokionez ere, gure markaren aplikazio guztiak bi eletan garatuta daude.
Azaroaren hasieran, ziurtagiria eman ziguten Donostiako Kurtsaalean. Diplomak banatzen Industria eta Kulturako sailburuak diren Bernabé Unda eta Blanca Urgell, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Lurdes Auzmendi, izan ziren.
Futbola eta publizitatea gustatzen zaizkigunontzat, orain bizi dugun momentua primerakoa da. Komunikabide guztiak, futbola eta publizitatez gainezka daude. Bai telebistan, bai egunkarietan, ez dugu aspertzeko astirik.
Blog hau aprobetxatuz zuekin konpartitu nahi ditut hainbat spot. Marka handiek egiten dituzten spotak, alegia. Batzuk ez ditugu inoiz ikusiko hemengo telebistetan, eta oso aukera ona da pelikula apartak dastatzeko.
Hasteko, Nokiak egin duen spot berezi hau erakutsiko dizuet. Oso koreografia arrunta eta xehetasun txikiaz beteriko spota da. Hau ikusi eta gero, nor ausartuko ote da futbolineko maisu-maistra dela esatera?
Gure sektore honetan oso ohikoa da konkurtsoetan lan ordu pilo bat sartzea, medioen plangintza eta aurrekontuak prestatu behar izatea eta azkenean alperrik... kajoian geratzen den beste proiektu bat besterik ez. Argia ikusten ez duten proiektu asko geratzen zaizkigu apalategietan. Gaurkoan, horrelako bat erakutsi nahi dizuet Itzulpena, betiko moduan, ez da kontu erreza izan baina tira, pozik geratu ginen aurkeztutako eredu birekin.
Aurkeztutako kartelaz gain, displaya eta kondoiak saltzeko kutxatxoa ere diseinatu ziren
Ainarari eta bioi asko gustatzen zaizkigu desplegableak diren liburuak. Ezagutzen ditudan gehienak umeentzako dira eta oraingoan bibedoklip polit bat topatu dugu eta nola ez, hauetako liburu batekin sortutakoa. Love of lesbian taldearena da (atzora arte ez neukan hauen berririk), nik ere maite zaituztet.
Doble Sentidoren inguruan gehiago jakin nahi baduzu...
Publizitatea eta komunikazioan diharduen agentzia gara. Orain 20 bat urte hasi ginen lanean Bilboko gure egoitzan, halere talde gaztea gara eta teknologi berriekin konprometituak.
Egiten ditugun gauzak ikusi nahi badituzu gure webgunea bisitatu