2010/05/04

Argia ikusiko ez duen beste kanpainatxo bat


Gure sektore honetan oso ohikoa da konkurtsoetan lan ordu pilo bat sartzea, medioen plangintza eta aurrekontuak prestatu behar izatea eta azkenean alperrik... kajoian geratzen den beste proiektu bat besterik ez. Argia ikusten ez duten proiektu asko geratzen zaizkigu apalategietan. Gaurkoan, horrelako bat erakutsi nahi dizuet
Itzulpena, betiko moduan, ez da kontu erreza izan baina tira, pozik geratu ginen aurkeztutako eredu birekin.


Aurkeztutako kartelaz gain, displaya eta kondoiak saltzeko kutxatxoa ere diseinatu ziren







llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatealleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2010/02/02

Liburu desplegableak

Ainarari eta bioi asko gustatzen zaizkigu desplegableak diren liburuak. Ezagutzen ditudan gehienak umeentzako dira eta oraingoan bibedoklip polit bat topatu dugu eta nola ez, hauetako liburu batekin sortutakoa. Love of lesbian taldearena da (atzora arte ez neukan hauen berririk), nik ere maite zaituztet.




llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/12/30

bihar, azken eguna!!



Berriro ere urtea amaitzear eta betiko lez, azken momentuan, korrika eta presaka postala prestatzen. Nik dakidala, hemen inoiz ez dira gabonak zoriondu, bai ordea urte berria. Eta horrela tokatzen da gaurkoan, ea gustatzen zaizuen (musika ezagutu duzue???). Ondo pasau ta txintxo ibili!

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/12/17

futbola + diseinua



Futbol txapelketa nagusienak heltzen direnean, oso aukera onak dugu primerako lanak ikusteko.
Hona hemen UEFA-Euro 2012.erako egindako logotipoa. Nire ustez oso ondo dago. Eta aurkezpena askoz hobeto. Ikusi eta gozatu.

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

ondarrutarrak terriblik dis!


Mundiala. Biharrera etorri, korreoa zabaldu eta ondarrutarren bigarren kartela zain. Ez dago lanean hasteko modu hoberik. Irakurri osorik, ez daka desperdizizoik ta!

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/12/15

zorionak jez!


Bai euskarari saria jaso ta gero, gure zorionik beroena, benetan. Merezi duzue, lan bikaina egiten ari baitzarete. Segi horrela!


llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

2009/12/10

A gripearen ezpain arrosak



Hemen duzue Espainiako Osasun Ministerioak egin duen A gripearen spota. Zenbait aholku ematen dizkigute pertsona batzuk, gaixotasuna ez pairatzeko antza. Oso spot formala da, ondo eginda... baina nik galdera bat egiten nahiko nuke: agertzen diren lagun guztiek zergaitik dituzte ezpain arrosak? Hor uzten dizuet galdera.

llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar