2009/02/10

2008ko Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria


Emakundek atzo Bizkaiako Emakumearen Asanbladari saria eman zion. Sari honekin, Asanbladak urtean zehar egin duen lana eskertu nahi zuen.

Ekitaldia primeran antolatuta egon zen. Sarreran, Aukeran Dantza taldea agertu zen, perkusioa eginez gorputzarekin eta gero hiru neska azaldu ziren, hiru garbigailuren gainean dantzatuz.

Berehala aurkezlea agertu zen eta hiru pantailen bidez feminismoaren historia laburtu ziguten. Idoia Moyuak gerotxoago azaldu zuenez, omenaldi honek azalpen hori behar zuen, gaurko emakumeei eskerrak emateko, historian zehar lan egin duten emakume guztiei eskerrak ere eman behar zaizkielako.

Asanbladak saria bi proiektutan inbertituko du, bat Palestinako Beltzezko emakume taldea da eta bestea, kongoko emakume talde bate.

Euskaldunaren korridorean, irtetzerakoan, txokolate eta pastak gure zain zeuden.

Orokorrean, ekitaldia oso ondo antolatuta zen, kreatiboa eta oso ondo lotuta.

Bukatzeko, gure zorion beroenak Bizkaiko Emakumeen Asanbladari!





llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

No hay comentarios: