2009/02/05

Ikastolen elkarteko spota



Umeekin lan egitea gogorra omen da eta egia esan orain arte izandako esperientziak, gogorrak baino, oso dibertiduak izan dira. Egunotan telebistan botatzen ari diren ikastolen iragarkia egiteko adibidez, hamar bat umekin jardun genuen Amorebietako ikastolako frontoian. Grabazioak nahiko astunak izaten dira, askotan errepikatu behar da, planoa ez da guztien gustura egoten... denbora luze joaten da. Eta halere, amorebietako umeak primeran portatu ziren, txikitxoeek esate baterako txintik esan gabe (kexatu barik) eta patxadaz aguantatu zuten. Ez zitzaien inporta kamera egotea, inguruan nagusi mordoa ibiltzea, geldik egon behar izatea... oso potxoloak benetan. Aimarari, andereñoei, sukaldariei... eurei ere esker mila, salda beroa ere ekarri baitziguten!


llévame a Menéame Menéame mira lo que se habla en la blogosfera Technorati: publizitatea
lleva este post a los favoritos de Google GBookmarks: marcar

No hay comentarios: